AMAITU DIRA ADISKIDETASUN BASOKO LANDAKETAK BABESTUTAKO 300 ZUHAITZETARA IRITSI ONDOREN

02/06/2026

Seminario Zentrumek bere ‘Zuhaitz Eguneko’ etapa bat itxi du eta formatu berri bat ari da prestatzen Derion urtero egiten duen topaketarako.

Kepa Rekakoetxeak eta Artechek jaso dituzte ‘Zuhaitza Bihotzean 2026’ sariak.

150 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte ostegun honetan Zuhaitz Eguna 2026an, Zentrum Mintegiak –Derioko Seminario Eraikina izandakoak– jasangarritasuna, berdintasuna eta bake soziala bezalako balioak bultzatzeko eta aintzatesteko urtero antolatzen duen topaketan. Egun honetan ohikoa denez, enpresek, erakundeek eta norbanakoek zuhaitz berrien landaketa babestu dute Adiskidetasun Basoan, Seminario Zentrumeko lurretan dagoen naturgunean. Oraingoan 14 ale berri landatu dira, eta horiekin 300 zuhaitz daude guztira basoan. Modu berean, ekitaldiak ‘Zuhaitza Bihotzean 2026’ sariak Arteche enpresari eta Kepa Rekakoetxeari, Bilboko Elizbarrutiari lotutako ekimen eta proiektu ugariren sustatzaileari emateko balio izan du.

José Miguel Erdozain Seminario Zentrum kudeatzen duen elkarteko arduradunetako batek bere hitzaldian adierazi duen bezala, edizio honetako topaketa oso berezia izan da, sinbolismoz betea, 2014an hasitako zikloari amaiera eman diolako. Izan ere, Adiskidetasun Basoak zuhaitz berriak jasotzeko duen leku fisikoa mugara iritsi da. Beraz, eta ekimen horrekin etorri diren espiritu eta balio sozial eta jasangarriek datozen urteetan jarraipena izango duten arren, beharrezkoa da garai eta helburu berrietara egokitutako formatu berriari bide ematea.

Eta antzeko zerbait gertatzen da, Seminario Zentrumek eraikina eta bere komunitatea bultzatzearekin erlazionatutako eta ingurune horretako pertsonek eta enpresek egiten dituzten jardunbide egokiak aintzatesten dituzten Zuhaitza Bihotzean sariekin. Hemendik aurrera, sari horiek espazio horretatik harago proiektatuko dira, eta aitzatespena merezi duten pertsonen, enpresen eta erakundeen profil berriak sartuko diren eremu geografiko zabalagora iritsiko dira.

Erakundeen, enpresen, entitateen eta elkarteen arduradunak eta norbanakoak bildu dituen jardunaldiaren buru Joseba Segura Bilboko gotzaina izan da. Bere hitzaldian, ospakizun horren garrantzia nabarmendu du, funtsezko balioei, hala nola humanismoari, bizikidetzari eta ingurunearekiko errespetuari buruz hausnartzeko topagune gisa.

Jardunaldian Nekane Aiarza Derioko alkateordeak ere hartu du parte, udalerriaren eta Seminarioaren, tokiko nortasunaren parte den eraikin enblematikoaren, arteko harreman estua azpimarratuz. Modu berean, elkarrizketa eta gizarte bidezkoago eta jasangarriagoaren eraikuntza bultzatzen dituen ekimen gisa nabarmendu da Zuhaitz Egunaren ospakizuna.

Ekitaldian ‘Zuhaitza Bihotzean 2026’ sariak banatu dira, eta, horiekin, euren inplikazioarengatik eta euren inguruneei laguntzeagatik nabarmendu diren enpresa bat eta pertsona bat saritu dira. Enpresa kategorian, Artecherentzat izan da aintzatespena. Duela ia 80 urte familia proiektu txiki gisa sortutako konpainiak mugak gainditzea eta, bere jarduera sektorean nazioartean erreferente izateaz gain, bere inguruneetan sinergia ugari sortzen dituen konpainia bultzatzailea bihurtzea lortu du, eta, batez ere, “bihotza duen enpresaren” adibide argia da. Saria Mavi Laiseca Bizkaiko Caritaseko koordinatzaileak eman eta sari hauek duten espiritu sozial eta humanista nabarmendu duen Arteche Taldeko Lander Arteche kontseilariak jaso du.

Norbanakoen kategorian, sarien edizio honetan, jardueraren hainbat arlotan aitzindaria eta erreferentea izan den Kepa Rekakoetxearen ibilbide pertsonala eta profesionala aintzatetsi eta omendu gura izan da. Bere izena oso ezagunak diren jarduketa eta proiektu askoren atzean dago. Bere gogoa, ilusioa, bultzada eta lana, gizartearekiko eta elkartasunarekiko konpromisoa aho batez aintzatetsi eta balioetsi daitezkeen ekimenetan agertzen da. Horien artean, Bultz-Lan Consultingen sorrera eta kudeaketa hainbat hamarkadatan, Derioko Seminario zaharra gaur egun den komunitate-, enpresa- eta zerbitzu-espazio bihurtu izana, eta Adiskidetasun Basoaren eta eraikinean urtero egiten diren ekitaldien sorrera.

Adiskidetasun Basoan landatutako 14 zuhaitz berriei dagokienez, aurten norbanako, enpresa eta erakunde hauek izan dira babesleak, besteak beste: Arteche, BBK Banku Fundazioa, BSP Control de Plagas, DYA Bizkaia, Aspaldiko Fundazioa, Otxarki Fundazioa, Garcinuño Comunicación Gráfica, Gasca Gastronomía Cantábrica edo Innobasque Euskal Berrikuntza Agentzia. Ekitaldiari amaiera emateko, bertaratutakoek Derioko Iparralde Abesbatzaren emanaldiaz gozatu dute..

Seminario Zentrum
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.