2026KO ZUHAITZ EGUNA

02/13/2026

Horrela ospatu zen Zuhaitz Eguna 2026. Sartu laburpen bideora.

Joseba Segura Bilboko Gotzaina buru izan den 2026ko Zuhaitz Eguna laburbiltzen duen bideoa partekatzen dugu. Jasangarritasuna, berdintasuna eta bake soziala bezalako balioak bultzatzeko eta aintzatesteko Seminario Zentrumek antolatzen duen urteko topaketa da. Egun honetan ohikoa denez, enpresek, erakundeek eta norbanakoek zuhaitz berriak landatu dituzte Adiskidetasun Basoan, Seminario Zentrumeko lurretan dagoen naturgunean.

Oraingoan 14 ale berri landatu dira, eta horiekin guztira 300 zuhaitz daude Basoan. Modu berean, ekitaldiak Arteche enpresari eta Kepa Rekakoetxeari, Bilboko Elizbarrutiari lotutako ekimen eta proiektu ugariren sustatzaileari, ‘Zuhaitza Bihotzean 2026’ sariak emateko balio izan du.

Bideoan, José Miguel Erdozain eta Javier Mata Seminario Zentrumeko sozietate administratzailearen arduradunen, Lander Arteche Artecheko kontseilariaren, Kepa Rekakoetxearen, Joseba Segura Monsinorearen eta Nekane Aiarza Derioko alkateordearen berbak jasotzen dira.

Sartu bideoan irudian klik eginez.

 

Seminario Zentrum
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.