Adiskidetasun Basoa
Seminarioa Eraikinean 50 haritz eta pago landatzeko ekitaldiaren ondorioz, “Adiskidetasun Basoa” sortu zen 2014ko urtarrilaren 23an. Bilboko apezpikua, Mario Iceta monsinorea, ekitaldiko burua izan zen, eta erakundeetako zenbait ordezkarik ere parte hartu zuten bertan: Bizkaiko Batzar Nagusiak, besteak beste. Bertako mahaiburuak, Ana Madariagak, Gernikako Arbolaren ernamuina landatu zuen, hain zuzen ere.
Kanpoko eremuak haritzez eta pagoz basoberritu direnez, tokiko espezieen “basoa” eratu da bertan. Seminarioa Eraikineko zuzendaritzaren ekimena izan zen, eta, hasiera-hasieratik, proiekturako lehenengo aleak dohaintzan eman zituzten 50etik gora enpresa eta erakunderen babesa eduki zuen. Izan ere, konpainia eta erakundeetako arduradunek zuhaitz berriak landatzen dituzte urtez urte.


Derioko Seminarioa Eraikina ingurune paregabean dago kokatuta, Bilbotik eta Loiuko aireportutik hurbil-hurbil, hain zuzen ere. Era berean, Zamudioko Parke Teknologikoa ere badauka alboan; eta Ugaldeguren zein Torrelarragoiti industrialdeak, aurrez aurre. Bere inguruan, 2.500-3.000 lagun mugitzen dira egunero.
Egundoko Seminarioa Eraikinak 50.000 m² baino gehiagoko azalera eraikia dauka, eta erabateko mikrokosmos soziokultural eta ekonomikoa kokatzen da bertan. Izan ere, lehen bertan zegoen erakundearen tradizioaren oinordeko duina da: Bizkaiko Elizbarrutiko Seminarioa.
2018ko edizioan 23 ale berri landatuko direnez, 200 zuhaitz baino gehiago egongo dira Adiskidetasun Basoan.
