HISTORIA

HASIERA

Gaur egun Seminarioa Eraikina osatzen duten eraikinen abentura 1931. urtean hasi zen, Aldundiak obraren lehiaketa argitara eman zuenean. Hasiera batean, ospitale psikiatrikoa egitea zen asmoa.

Gerra Zibilaren ondorioz, ordea, proiektua atzeratu egin zen, eta, gerra amaitutakoan, behin betiko hil zenez, hormigoizko lau egitura erraldoi utzi zituzten bertan behera.

ELIZBARRUTIKO SEMINARIOA

1950ean, multzo arkitektonikoaren obrei heldu zieten berriro, eta Elizbarrutiko Seminarioa izango zela erabaki zuten. Hori dela eta, Seminario Txikia eta Seminario Handia eraiki behar zituzten, eta aurrealdeko bi pabilioitan egongo ziren banatuta. Eliza nagusia euren artean egongo zen kokatuta, eta 53 metroko altueradun dorrea izango zuen.

Hiru eraikin independente izango ziren, eta beheko solairuan nahiz noblean bakarrik egongo ziren lotuta euren artean. Guztira, beraz, Derioko Seminario ezaguna eratuko zuten azkenean.

DERIOKO SEMINARIOA

20 urte inguruko ibilbidean, Derioko Seminarioa oso nabaria izan zen bertako maila akademiko eta hezkuntza-maila handiagatik, eztabaida ideologikoagatik eta prestakuntza intelektual, filosofiko, teologiko eta gizatiarragatik.

Edonola ere, 1974an, mundu-ikuskera eta azalpen kultural desberdinak zituen gizarte anitzaren eredu berriaren erronkari aurre egin ostean, Derioko eraikina behin betiko uzteko erabakia hartu zuen Seminario Handiak.

ETAPA BERRIA

1992ko udara arte, ordea, ez zen gaur egun denaren eta aurrerantzean izango denaren etapa berria hasi: gaur egungo Seminarioa Eraikina. Multzo arkitektoniko moderno bezain funtzionala bere egitura eta erabilerak birmoldatzeko asmo handiko planaren emaitza da.

Birdiseinu horren ondorioz, barruko aldea zenbait aldiz aldatu behar izan da, garai berrietara eta zerbitzu-premia berrietara egokitzeko. Lan nekeza bezain luzea izan den arren, gaur egun harro-harro erakusten ditu fruituak.

SEMINARIOA ERAIKINA

SENDOTUTAKO PROIEKTUA

Hori guztiori dela eta, gaur egun Seminarioa Eraikina erreferentzia-gune erakargarria da, Bizkaiko elizako zerbitzuei eusten dielako eta era guztietako sektore ekonomikoetako enpresa handiak finkatu direlako bertan.

Seminarioa Eraikina biziberritzeko prozesu arrakastatsuak badauka sekreturik, ondo baino hobeto onartu dituelako jarduera berriak eraikinaren zentzu soziala eta eduki pastorala galdu gabe. Beraz, sendotutako proiektua da erabat, eta etorkizunerantz aurrera egiten jarraitzen du.

SEMINARIOA ERAIKINA

Egitura bera hiru eraikinetan dago banatuta: A eraikina multzoaren ezker hegalean dago kokatuta, antzinako seminario handian, eta, batez ere, elizbarruti, hezkuntza eta kirol arloko jarduerak garatzen dira bertan. B eraikinean, 10 solairuko dorre nagusian, enpresentzako eremua eta ostalaritza-gunea daude, batez ere. Azkenik, C eraikina higiezinaren eskuin hegalean dago kokatuta, antzinako seminario txikian, eta bizitegi-eremua, ostalaritza-gunea nahiz enpresentzako eremua daude bertan.

NON GAUDE?

Helbidea:

Larrauri kalea 1, 48160 Arteaga – Derio (Bizkaia)

Telefonoa:

(0034) 944 541 000

Helbide elektronikoa:

info@seminariozentrum.com

GUREKIN HARREMANETAN JARRI NAHI DUZU?

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies