{"id":2584,"date":"2024-02-14T10:14:47","date_gmt":"2024-02-14T09:14:47","guid":{"rendered":"https:\/\/seminariozentrum.com\/?p=2584"},"modified":"2024-02-14T10:14:48","modified_gmt":"2024-02-14T09:14:48","slug":"zuhaitz-eguna-2024","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/seminariozentrum.com\/eu\/zuhaitz-eguna-2024\/","title":{"rendered":"ZUHAITZ EGUNA 2024"},"content":{"rendered":"\n<div class=\"wp-block-columns is-layout-flex wp-container-core-columns-is-layout-9d6595d7 wp-block-columns-is-layout-flex\">\n<div class=\"wp-block-column is-layout-flow wp-block-column-is-layout-flow\"><\/div>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-column is-layout-flow wp-block-column-is-layout-flow\">\n<h4 class=\"wp-block-heading\"><strong>Seminario Zentrumek handitu egin du Derioko \u2018Adiskidetasun Basoa\u2019 2024ko Zuhaitz Egunean beste 10 zuhaitz landatuz<\/strong>.<\/h4>\n<\/div>\n<\/div>\n\n\n\n<p>Ehun pertsona baino gehiagok hartu dute parte ostiral honetan 2024ko Zuhaitz Egunean, Seminario Zentrumek \u2013Derioko Seminarioaren Eraikin zaharrak\u2013 jasangarritasuna, berdintasuna eta bake soziala bezalako balioak bultzatzeko eta aitortzeko urtero antolatzen duen topaketan.<strong>&nbsp;<\/strong>Egun horretan, enpresek, erakundeek eta norbanakoek zuhaitz berriak landatu dituzte \u2018Adiskidetasun Basoan\u2019, Seminario Zentrumen lurretan dagoen naturgunean. Oraingoan, 10 izan dira landatutako aleak. Era berean, ekitaldiak Kaiku Corporaci\u00f3n Alimentariari eta Miren Josune Arrutia Bilbolamp lanpara eta argiztapen denda enblematikoaren arduradunari Zuhaitza Bihotzean sariak emateko balio izan du.<\/p>\n\n\n\n<p>2014an sortu zen Zuhaitz Eguna, Gernikako Arbola historikoaren kimu baten landaketarekin, berrogeita hamar haritz eta pago ingururekin batera. Gaur egun, 270 zuhaitzek osatzen dute \u2018Adiskidetasun Basoa\u2019, Bizkaiko ingurumen-konpromisoaren sinbolo bihurtuta.<\/p>\n\n\n\n<p>Ostiral honetan egindako ekitaldiak hainbat erakunde, enpresa, entitate, elkarte eta norbanako bildu ditu. Horien artean, Joseba Segura Bilboko gotzainak Zuhaitz Egunaren ospakizuna eta horrek ordezkatzen dituen balioak nabarmendu ditu, humanismoa, elkartasuna, garapen jasangarria, berdintasuna, bizikidetza eta gizarte- eta lurralde-kohesioa.<\/p>\n\n\n\n<p>Aurretik, Esther Apraiz Derioko alkate eta Eudeleko egungo presidenteak agurreko eta ongietorriko hitzak zuzendu dizkie gonbidatuei, eta, aldi berean, agerian utzi du Bizkaiko herri horren eta udalerriaren izenaz ezagutzen eta identifikatzen den Seminarioa eraikinaren arteko sinbiosia, baita ekitaldian aintzatetsitako balioen garrantzia ere.<\/p>\n\n\n\n<p>Bestalde, Juan Manuel Secok eta I\u00f1aki Santamariak, Seminario Zentrumeko presidenteak eta gerenteak, hurrenez hurren, \u201cZuhaitza Bihotzean 2024\u201d Sariak banatu dituzte. Horien bidez, komunitate horretan eta haren ingurunean izandako inplikaziorengatik eta emandako laguntzarengatik nabarmendu diren eta eraikinarekin lotura duten enpresa bat eta pertsona bat aintzatetsi dira.<\/p>\n\n\n\n<p>Enpresaren kategorian, Kaiku Corporaci\u00f3n Alimentaria enpresarentzat izan da saria. Elikaduraren arloko konpainia garrantzitsua da, hainbat hamarkada daramatza Seminario Eraikinean, eta hainbat espazio ditu bertan. Gaur egun, hogeita hamar pertsona inguruk lan egiten duten bulegoa du, enpresako Merkataritza eta Marketin Sailekoak batez ere.<\/p>\n\n\n\n<p>Miren Josune Arrutiak, bere aldetik, ibilbide profesional luzea du merkataritzaren arloan, eta bere izena argiztapenaren eta lanparen arloko establezimendu enblematiko bati lotuta dago: Bilbolamp. Miren Josune eta bere enpresa 1995az geroztik dira Seminario eraikinaren inguruan sortutako enpresa-komunitateko kide, eta oso presentzia eta parte-hartze aktiboa dute eraikinaren bizitzan.<\/p>\n\n\n\n<p>Adiskidetasun Basoan landatutako 10 zuhaitz berriei dagokienez, norbanakoek eta Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargoak eta Elkarteak, Kaikuk, Munetaberri Txakolinak, Ondoanek, Poolsportek, Prest-ek, Suit Delux-ek eta Vectaliak babestu dituzte. Era berean, Joseba Segura Bilboko Gotzainak, abusuen biktimei barkamena eskatzeko 2023an Bilboko Katedralean egindako ekitaldian bedeinkatutako olibondoa landatu du Adiskidetasun Basoan. Olibondoaren ondoan oroitzapenezko plaka bat jarri da.<\/p>\n\n\n\n<p>Ekitaldia parte-hartzaileak elkartu dituen bazkariarekin amaitu da. Bazkariaren hasieran, Derioko Iparralde Abesbatzak Agate Deuna interpretatu du, horrela Agate Deunako tradizio korala betez.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"683\" src=\"https:\/\/seminariozentrum.com\/wp-content\/uploads\/2024\/02\/FOTO2-1024x683.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-2567\" srcset=\"https:\/\/seminariozentrum.com\/wp-content\/uploads\/2024\/02\/FOTO2-980x653.jpg 980w, https:\/\/seminariozentrum.com\/wp-content\/uploads\/2024\/02\/FOTO2-480x320.jpg 480w\" sizes=\"(min-width: 0px) and (max-width: 480px) 480px, (min-width: 481px) and (max-width: 980px) 980px, (min-width: 981px) 1024px, 100vw\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"683\" src=\"https:\/\/seminariozentrum.com\/wp-content\/uploads\/2024\/02\/FOTO3-1024x683.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-2570\" srcset=\"https:\/\/seminariozentrum.com\/wp-content\/uploads\/2024\/02\/FOTO3-980x653.jpg 980w, https:\/\/seminariozentrum.com\/wp-content\/uploads\/2024\/02\/FOTO3-480x320.jpg 480w\" sizes=\"(min-width: 0px) and (max-width: 480px) 480px, (min-width: 481px) and (max-width: 980px) 980px, (min-width: 981px) 1024px, 100vw\" \/><\/figure>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Seminario Zentrumek handitu egin du Derioko \u2018Adiskidetasun Basoa\u2019 2024ko Zuhaitz Egunean beste 10 zuhaitz landatuz.<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":2564,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","footnotes":""},"categories":[25],"tags":[51,52,54,39,53,50],"class_list":["post-2584","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-berriak","tag-arbol-de-la-concordia","tag-plantacion","tag-seminario-derio-2","tag-seminariozentrum-eu","tag-solidaridad","tag-zuhaitz-eguna-2024"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/seminariozentrum.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2584","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/seminariozentrum.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/seminariozentrum.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/seminariozentrum.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/seminariozentrum.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2584"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/seminariozentrum.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2584\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/seminariozentrum.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/2564"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/seminariozentrum.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2584"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/seminariozentrum.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2584"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/seminariozentrum.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2584"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}